LURRIKARA EKUADORREN
Ekuadorren beharrak haundiak baziren, handiagoak dira orain. Lurrikara batek herrialdea aztoratu du Apirilak 16an 58 segundo bitartean, 19 Kmko sakonera izan duena eta 7.8koa Richter eskalan.

Posible da datu hauek asko ez esatea, baina esango bagenu Ekuador lurrikaren aurrean jokatzeko prest ez dagoen herrialde bat dela, Pedernales bezalako 60.000 mila pertsonako hiriak txikitu dituela edota tsunami eta lurrikaren aurkako alarmarik ez duela, egoera hobeto uler genezake.
Herrialdea nahastuta dago, ohi baino gehiago, imaginatu herrialde bat lurrikarak jasateko prest ez dagoena hauek sarritan gertatzen direnean, non ezjakintasuna oso handia den arlo honetan eta azpiegiturak es diren nahikoa bizirauteko.
600 pertsona baino gehiago dira hildakoak, eta milaka pertsona desagertu dira. Honek hiriak hustuaraztera behartu du, Santo Domingo erreskate zentro bat bihurtu delarik.
Egoera ekonomikoa delikatua da, herrialdeak galera asko jasan dituelako lurrikara honen ondoren, eta oraintxe bertan kaos bat da, lapurretak hareagotu dira eta pobrezia da nagusi, hare gehiago.
Beharrak geroz eta gehiago dira, ez gara soilik hiriak berreraikitzeaz ari, baizik eta sendagaiak edota ur edangarria bezalako oinarrizko beharrak Ekuadorreko pertsona eta haurrei helarazteaz baizik.