Haurkizuna irabazirik gabeko Fundazio bat da, Tolosako eta Mundakako pertsonek osatua non bere helburua giza garapenerako proiektu bati babesa eta laguntza ematea den.
Gure lana, gure inguruaren mundu bidezkoago bat posible denaren sensibilizazioan datza, eta desberdintasunak txikiagoak izango direla funtsak kudeatu eta Calasanz fundazioaren funtsak finantzatzeko erabiltzen baditugu, hauxe baita Ekuadorren gure alderdia eta horrela bertako proiektuari egokitutako boluntariotza lanak eskaini ditzazkegun
Proiektua Santo Domingo de los Tsáchilasen kokatzen da, eta bertako helburu nagusia hirian dagoen babesik gabeko haurrei bide eta etorkizun bat eskaintzean datza, hauek babestuz eta hezkuntza sendo bat eskainiz.
Haurkizunak, esklusiboki bere funts guztiak proiektuari eskaintzen dizkio, eta bere kideek kudeatzen dute guztiz modu desinteresatuan. Eusko Jaularitzako Fundazioen Erregistro Orokorrean gaude izen emanda (2015ko Urriaren 16ko EHAA).
Haurkizuna leku ireki bat da, ekintza konkretuekin munduko desberdintasunari aurre egin nahi dioten pertsonentzat. Kolaborazio modu desberdinak eskaintzen ditu eta aportazioen ehuneko ehuna proiektuan erabiltzea ziurtatzen du.