PROIEKTUA

Santo Domingo de los Tsáchilas, Ekuadorreko Ipar-mendebaldeko hiri bat da, azken 50 urteotan eraiki dena.

Leku behartsua da, baino batez ere arimarik gabeko lekua non pertsonak joan-etorrian dauden etengabe, aukera ezberdinen eta etorkizun oparo baten bila.

Joan etorriko lekua da, amets askoren bideak topatzen diren tokia eta azkenean, modu provisional-definitibo batean bertan finkatzen direnak.

Santo Domingon ikus daitezke dignidade falta somatuak, non legearen gainetik narkotrafikoa, prostituzioa edo organoen trafikoa aurkitzen diren. Bizitzak bere gogortasuna erakusten badu han, umeei hare zailagoa erakusten die etorkizuna.

Kalasanz Fundazioak haur horientzako proiektu bat du, non uste dugun gure lana guztiz beharrezkoa behin zaila dela, kontuan izanik bertako inguru kutsakorra.

Abegi zentro bat du bertan, hezkuntza proiektu bat eta baita ere osasun programa bat. Konpromezuz beteriko profesional talde batek eskaintzen ditu bertan afektua, Osasuna eta hezkuntza.

Proiektu honek etorkizunerako beste hainbat proiektu ditu baino beharrak haundiak diren heinean, lan hau bere fruitua ematen hasi da.